jueves, 10 de noviembre de 2011

Aranguren Aurrera manifestua


Arangurenen bizi garen asko gure herria ahaztua dagoelakoan gaude, eta polita, zaindua eta bizia ikusi nahi dugu. Polita, maite dugulako. Zaindua, bertan bizi garenon aldetik horrela jokatu behar dugulako, baina baita, aitzakiarik gabe, Udal-gobernuaren aldetik ere. BIZIA, beti izan delako bere jende, jai, eta kultur eta kirol elkarteetan gaindi. Hiru ezaugarriok elkarrekin doaz. Horietariko batean galduz gero, besteetan ere galduko dugu. Tamalez, ematen du hauxe dela bidea ....

Arangurenen egin beharrekoak premiazkoak dira, oso premiazkoak, urte askoan herri hau ahaztua izan baita. Mimetiz hazi eta bere zerbitzuak hobetzen zirela ikusi dugu. Berriz, udaleko diru-kutxa hornitzen zuen industriak bere kutsadura irenstarazten zigun Arangurenen.

Agerikoa da baliabide ekonomikoen banaketa  ez dela bidezkoa izan.

Garai berriak dira, oraino ez dakigu hobeak ala okerragoak, baina jakin badakigu Udal-gobernuak guri entzuteko prest dagoela. Hartara, Zalla Udalerriak Aranguren Herriarekiko duen zor historikoaren galdatzeko garairik onena da.
Aranguren gure herri honen ibilbideari biraketa bat eman ahalko lioketen jarduera bideragarri, bizkor eta zuzen zenbait posible direlakoan gaude.  

-  Murru, hesi, hiri-altzari, eta udal-bideetako espaloi eta zoladuraren mantentze lan orokorra.

-         Erabiltzen ez diren lan-tresnak edo azpiegiturak utzi dituzten enpresekin harremanetan jartzea, ken ditzaten. Begi-bistako adibide bat herri osoan sakabanaturik dauden eta aspaldi erabiltzen ez diren Iberdrolako dorretxoak dira. Horien ordez eskulturak jar daitezke, udalerrian bere burua sustatzeko gogoa duen artistaren bat ziur baitago.

-         Funtzionamendu ona bermatzen duen argiztapen publikoaren mantentzea (garbiketa, aldaketa behar denean ...).
-        Garbiketa orokorra, bereziki ur-araztegiaren gunean, hori etengabeko zikinkeriaren iturburua baita.

-         Ur-araztegiaren inguruko kiratsen arazoa konpontze aldera indarrean dagoen araudiaren betetzea.    

-         Bizitegi gunea eta industria gunea bereizten dituen landare-pantaila bat egitea.

-    Errepideko trenbide-pasaguneen arazoa konpontzeko zailtasuna onarturik, Udal-gobernuari eskatzen zaio helburu desiratu hori lortzeko behar diren erakundeen arteko bitartekotza bertan behera utz ez dezan.

-         Herrian diren industriei ingurua egoera onean mantentzera behartzea, beti ere Udal-gobernuak berak zedarritzen dituen parametro batzuen barnean, paisaiari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.

-         Berdeguneen sorrera eta garapena, zuhaitz motari dagokionez (udazkenean zikinkeria gutxiago sortzen duen) hosto iraunkorreko espezie autoktonoei lehenestea.

-         Gaur egun erabiltzen ez diren Oreña, hiltegia, edota futbol zelaia bezalako ibaialdeko guneen aprobetxamendua, aisi-gune txipiak eraikitzeko.

-         Pertsonen erorikoak ibaiertzeko lekuetan gerta ez daitezen bidegorriaren babespena, hesien bidez. Dagoeneko dauden hesiak eta zoladura konpontzea. Beronen aldizkako garbiketa eta paper-ontziak birjartzea.

-         Mendialde eta Txabarri auzoak Bilbatorekin lotzeko dagoeneko planifikaturiko bidea burutzea. Jabeek jadanik eman dute euren lurraldea, bidea eraiki dadin.

-         Egin beharreko ekimenak egitea, Udal-gobernuaren aldetik, txakur arriskutsuen legea, zein txakurren lege orokorra, bete dadin.

-         Udaltzainak. Herrian, lan egiteko asmoz, gehiago azaldu.
-         Oinezkoak ibilgailuen trafikotik babesteko neurriak bultzatzea. Kafetegietako kanpoaldean, haur jolastokietan, plazetan eta orokorrean jende-kontzentrazio ugarieneko guneetan hesi fisikoak eraikitzea, edo bestela kasu bakoitzean egokia den seinaleztapen dispositiboa erabiltzea.

-         Hartu beharreko neurriak bultzatzea, autoek, motorrek etabarrekoek herriko jendearentzat arriskutsuak diren lekuetara (hala nola plazara, edota elizaren alboko zabaldegira) sartzerik ez dezaten. Elizaren alboko zabaldegiaren ondoan haur-jolastoki bat dagoenez, haurrek usu alde zolatu hau erabiltzen dute bizikletaz ibiltzeko, korrika egiteko, baloian jolasteko, etab.

-         Arangurenen zaldi-eskola dago (Centro Ecuestre Orive). Ba al daki hori Udal-gobernuak?. Horra, alde batetik, gogorarazi nahi dugu hortik etekin handia lor daitekeela, ez baitago Bizkaian asko. Eta beste alde batetik zalditegira kanpoko jende ugari hurbiltzen da. Heltzeko bidea era kaskarrean dago. Herriko eta udalerriko irudiari kalte egiten dio.

-         Gutxi eta, gero eta gutxiago dira gaur egun Arangurenen geratzen diren negozioak. Horien etorkizuna bermatzeko baita negozio berrien irekiera sustatzeko ere udal-ekimen eta laguntzak. Burututako politika eta oraingo egoera ekonomikoa etorkizuna kolokan jartzen ari dira. Aranguren Herriarentzat merkataritza berpiztaraztea onuragarria litzateke.

-         Pastguren gunea. Bertan behera utzitako eraikin ugari daude (horietariko zenbait itxiera baino lehen), udalerriko enpresak bertan koka zitezen birgai litezkeenak. Udal-gobernuak bere esku dagoen guztia egin beharko luke, esparrua egoera ezin hobean gara dadin, eta udalerriari on egiten dion eran.

-         Egoera kaskarrean dauden etxaurreak konpontezko bizilagun-elkarteei zuzendatako diru-laguntzak edo banakakoak ematea.

-         Lanabesak gordetzeko etxolak. Alde teknikoa eta irudia kontuan hartuta eraikin mota hori arautzea egokia litzateke. Udalerri osoan ereabil dadin eredu bat sortzea. Horrela ugari diren sasi-txabolak ordeztuko lirateke, eta ekimen horri esker herriko paisaia atseginagoa litzateke. Diru laguntzak ematea ekimena erakargarria izan dadin.

-         Hirigintza inguruan dagoen espekulazioa dela eta, besteak beste, gero eta txikiagoa da udalerri osoan oso erroturik dagoen abeltzatintza eta nekazaritzarako zaletasuna. Jarduera horietarako erabilgarri diren udalerriko lur-eremuen inbentario egitea komeni da.

-         Arangurengo pilotalekua. Bertan eraikia izan zenerako jarduerak era egokian burutu ahal izateko beharrezko jokabideak hasi. Oraingo egoera negargarria da. Hori argudiatuta Gazte-Zarrak Aranguren Pilota-eskolak aurrerantzean entrenamenduak Arangurenen gauzatu beharrean Mimetizen gauzatea erabaki du. Gure herrian buru daitezkeen kirol-jarduerak gutxi dira, orain bat gutxiago.

-         Hiri-altzari eta udal-azpiegiturak zein instalazio eta eraikin pribatuak era onean mantentzeko Udal-gobernuaren esku-hartzea. Adibidez, Lacabex lantegia herrian “La Guata” izenaz ezagutua.

-         Haur-jolastoki berriak, jarduera-mahaiekin aisi-guneak, etab. eraikitzea. Halaber, erabilerako era kaskarrean daudenak konpontzea.

Bere elkarteak bizi-biziak. Aranguren bera BIZIA ikusi eta sentitu nahi dugu. Udal- gobernuak Aranguren sustatu, bultzatu eta babestea. Arangurenen oraindik dauzkagun zerbitzu gutxien iruaurkontasuna sustatuz eta bermatuz. Esaterako, Hizkuntz eskola eta Haurreskola. Aranguren herri abegitsua da, aspaldidanik erakutsi dugu. Guretzat zein etorri nahi edo behar duenarentzat herri BIZIA nahi dugu.

Egin beharrekoa asko da, baina hasteko:
-       Adin guztietarako kultur jardueren sustapena.
-       Lokal baten egokitzapena erabilera publikorako (liburutegia, kultur aretoa, etab.)

Aranguren herriko kultur elkarteak Udal-gobernuarekin batera garrantzi handiko kultur jarduerak (abere eta nekazaritza azoka, kantaldiak, kirol-proba, etab.) bultzatu eta antolatzeko prest leudeke.


“Bostehun urteko gau luzean hauexek izan ziren gure eskariak.
Gaur hauxek dira gure exigentziak”

Emiliano Zapata


ARANGUREN AURRERA!

2 comentarios: